XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Cominiatu eta bi edo hirur urtheren buruco itzuli zen bere burhasoetara: hamasei urthe zituen; bainan orducotz casic gizon bat egina zen.

Bizkitartean yaincoac yadanic adiarazia zion bere deia.

Etchera zenean, Michelec erran zion aitari, apheztu nahi zela.

Aita harritzen da; ihardesten dio ez direla hec aphezteco behar diren gastuen egiteco ahalean, giristino on izan daitekela munduan ere eta ez duela amestu behar Yaincoac sorrarazi duen estatutic atheratzea.

Bainan zerc traba dezake Yaincoaren nahia?.

Haurra bethi eta orotan usatua zen aitari obeditzen; ez zen beraz menturatu deusen ihardestera: ichilic gelditu zen eta eman zen othoampiuml;tzari, bere chedeari ukho egin gabe.

Michelec bizi zuen bere amacho, emazteki on eta Jaincotiarra, muthico gaztea hainitz maite zuena; Michelec ere maite zuen eta erraiten ziozkan gogoan zituen guziac.

Amachori beraz erran zion nola nahi zaitaken apheztu eta zer iragan zuen aitarekin.

Amachoc ongi hartzen du, emaiten dio curaye, eta manatzen du egin dezan haampiuml;nitz oithoitz, harec ere eginen duela, diolaric Yaincoac ongi nahi balin badu aphez izan dadin, emanen diozcala bere bocazioneari yarraikitzeco laguntzac.

Ezin gehiago urus gelditu zen Michel; ezen amachoc emaiten zion noizbeit bere chede saindura helduco zelaco esperantza.

Orduco yaun erretora Donapaleon zen Musde Borda.

Gauza yakina da, denbora hetan hatchemaiten zituzten aphez guziac hiltzen zituztela, non ez zuten arnegatzen beren apheztasuna.

Yaun erretor errespetagarri horrec sainduki atchiki zuen bethi bere ordena eta biziaren galtzeco menean egon zen bere populuaren artean.